Role
playing-aren oinarrian antzezpena dago, elkarrizketa, irudimen, eta
abentura gisa ulertuta; berez, errealitatea antzezten duen jolas bat
da. Role playing-a psikologian erabili zen hasieran, eta
jokabide-terapia gisa ulertu zen (Caballo, 1993; Verdugo, 1997;
Suerda, 2001).
Role
playing-aren bidez, besteenganako enpatia eta ulermena lantzen dira;
ikasleek beren sentimenak, portaerak eta balioak ezagutuko dituzte,
beren arteko arazoak konponduz eta ardura hartuz. Antzezpenarekin
batera hausnarketa ere egin daiteke, dramatizatu eta egoeraren
inguruan ikuspuntuak eta iritziak eztabaidatuz.
Teknika hau hobeto ezagutzeko, adibide zehatz bat jarriko dugu: Lagunekin afaltzen
HELBURUA |
Motibazioak
aztertzea (Zer egitea gustatzen
zait?, Zein da nire pasioa?) |
HARTZAILEAK |
L.H 5. mailatik aurrera |
IRAUPENA |
45 min,(5 min aurkezteko; 15 min rolak eta antzezpena prestatzeko, eta behatzen egongo direnentzako jarraibideak emateko; 15min antzezteko; 10 min ebaluatzeko). |
MATERIALAK ETA BALIABIDE TEKNIKOAK |
●
Idazteko materiala
● Gelako altzariak, afari giroa sortzeko |
GARAPENA |
Ariketa
honela aurkeztuko da: lagun talde bat 15 urte elkar ikusi gabe
igaro eta gero, afari batean biltzen da, eta bakoitzak bere egoera
pertsonala eta profesionala kontatzen du, bai eta horretara nola
heldu den ere.
|
ALDAERAK |
Gelako taldeari ondorengo egoera planteatu ahal zaio: jeinu batek aukera ematen die ikasleei eurek nahi duten tokian lan egiteko, astebetez. Izan nahiko lituzketen lana eta lantokia aukeratu behar dituzte. Paper batean idatzi edo marraztu behar dute, zehatz-mehatz, zein lanbidetan lan egin nahiko luketen, zein eginbehar burutuko lituzketen, lantokia nolakoa izango litzatekeen, nola jantziko luketen, norekin erlazionatuko liratekeen... Gero dena amankomunean jarri behar dute |
EBALUATZEKO ALDERDIAK |
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario