ASTEKARIA (praktika)

2014/10/30
Aste honetan blogg-aren erreminta ugari ikasi ditugu. Esate baterako, gadget-ak eskaintzen dituen aukerak. Hau da, erloju bat gehitu (klocklink-ren bitartez).


Bestalde, gure ikaskideen blogger-ak gure orri printzipalera gehitu ditugu.
Ondoren, eusko jaurlaritzako azkenengo berriak bertan ere agertzeko egin dugu.
Aurrekoa egin ahal izateko URL-a itsatsi egin behar da dagokion lekuan.




2014/10/31
Gaur informazio bilaketa bat egin dugu taldeka. Blog-aren inguruko informazioa, alegia.
Bilaketa horretan, blog motak zeintzuk diren, zertarako erabiltzen diren, zeintzuk izan daitezkeen erabilera didaktikoak eta abar aztertu egin dugu.
Ostean, aurkezpen bat prestatu behar izan dugu. Hori egiteko prezi plataforma erabili dugu. Hau da online egin daitezkeen bat askoren artean. Izan ere, aurkezpen bakoitzean errekurtso ezberdinak erabiliko ditugu esperientzia gehiago izateko.
Azkenik, klase aurreko aurkezpena egin dugu baita besteona entzun ere.
Nahiz eta guztion oinarria berdina izan, bitxia izan da nola pintzelada desberdinak egon diren.


2014/11/06 eta  2014/11/06
 
Modulu astea


2014/11/13

Gaur Microsoft Word programak eskaintzen dituen aukera eta tresna ugari aztertu eta ikasi ditugu.
Lerrokatzea, koska, testua ordenatu alfabetikoki, tituluak eta biñetak osatzea besteak beste.
Ondoren, ikasitako guztia praktikan jarri dugu. Hau da, testu bat moldatu dugu honakoak ginez, esteak beste:
  1. Dokumentuaren mapa ikustarazi
  2. Atalak zenbatu
  3. Dokumentuari titulua jarri
  4. Agertzen ziren udalerriak alfabetikoki ordenatu
  5. Letra aldatu
  6. Portada eta orri zuria txertatu
  7. Portadan izen-abizenak eta taldea jarri
  8. Orriak zenbatu
  9. Taula bat txertatu
  10. Bibliografiara joateko esteka bat sortu
  11. Bibliografian orrialde jauzia sartu
  12. Zuzentzailea euskaraz jarri



2014/11/14
Talde dinamiken inguruan hitz egin dugu gaur. Hainbat testu irakurri ditugu gai honen inguruan. Bertan ''jeten''eta ''pasoten'' ezaugarriak eta jarduteko moduak azaltzen dira. Taldean komentatu dugu horrelako rolak beti errepikatzen direla bizitzako arlo guztietan. Horregatik garrantzitsua da arauak edo onartuko ez duzun hori argi uztea.
Modu honetan, dena argi izanda, errazago defendatuko duzu zure burua arazoak edukitzekotan. Nahiz eta askotan beste batekin enfrentatzea desatsegina izan, hobeagoa da lehenengo egunetik esan. Egoera txar hori luzatzen baduzu, lan guztia hartuko duzu gainean eta gainera sufritzen.



Azkenik, taldean jarri gara arauak ezartzeko eta rolak banatzeko. Ondoren Sites bat sortu dugu, proiektua aurrera eraman ahal izateko (XIXILI proiektua, hain zuzen).




 2014/11/20
Gaur proiektuarekin hasi gara. Irakasleak arazo bat planteatu digu:
"Joan den kurtsoan ikasleen familiei egindako inkestan sarritan atera da ikasleek IKT gehiago erabiltzeko eskaera. Egoera horren aurrean eskolak zerbait egin behar duela argi ikusten du. Zu talde bateko tutorea zarela, galdera batzuk sortzen zaizkizu, hala nola, Zergatik sortu da eskaera hori? Zein izan beharko zen nire erantzuna? Eguneroko lanean ikasgelan abantailarik al dauka IKTak aplikatzeak? Eskolan zer nolako planteamendu dago arlo honetan? Zer egin beharko nuke nik nire ikasgelan? Eta zentroak? Zertarako erabil ditzaket nik IKTak? Zer egin daiteke ordenagailuekin?"

Beraz, proiektu honen helburua da arazo honi irtenbidea ematea. Horretarako, bertan agertzen diren galderak erantzun ditugu eta mapa kontzeptual bat sortu dugu Popplet plataforman.


Azkenik, den-dena Sites-ean txertatu dugu.



2014/11/21
Gaurko klasea Jordi Adell-eko bideo batekin hasi da. Bertan Konpetentzia digitalen inguruan hitz egiten da.
Ondoren honen inguruko hausnarketa bat egin dugu taldeka (3. emangarria). Azkenik, bideoan eta gure kabuz horren inguruko informazioa bilatu dugu eta beste mapa kontzeptual bat sortu dugu, dena, jakina, Sites-ean sartuz.



2014/11/27
Gaur modu indibidual batean aritu gara lanean. Delicious-eko URL guztietatik bat aukeratu dugu, web-gune hori ikertzeko. Web horren zirrikitu guztiak aztertu ondoren, fitxa bat bete dugu informazio guztiarekin zeina SITES-ean sartu dugun.
Nik TICHING webgunea azertu dut. Hona hemen fitxa:

Materiala aztertzeko fitxa
Orriaren izena: TICHING (El blog de educación y TIC)
Egileak: Hezkuntzarako eskola sarean zeina 19 herrialdeetan dauden

Deskripzioa: 2011ko otsailean, Tiching zabaldu egin zuten 1000 irakasleen laguntzari esker. Ordutik hona, buru belarri egon dira lanean web-gune hau aurrera eramateko.
Webg-gune honen helburua argia da, erreferentziazko gune bat izatea non hezkuntzaren inguruko informazioa aurkitu eta elkarbanatzen den.

Diseinua: Web-gunea modu erakargarri eta argi batean dago antolatuta. Batetik, erdialdean enborra daukagu, hau da mamia. Bertan artikulu eta informazio ezberdina topa dezakezu. Bestetik, eskualdean modu txiki batean bestelako informazioa dago. Batik bat: Asteko elkarrizketa, Tweet-ak, Tiching dagoen herrialdeen estekak eta abar.

Testuari dagokionez, esan beharra dago, letra tamaina eta kolore ezberdinak agertzen direla. Horrela, errez bereizten dira tituluak, azpitituluak eta testuaren enborra.

Edukia: Bertan eskaintzen den informazioa denetarikoa da. Hau da, aurkitu ditzakezu iritzi artikuluak, elkarrizketak, informazio artikuluak eta abar. Jakina, denak hezkuntzaren ingurukoak dira. (adibz: ‘obesitatea lantzeko errekurtsoak’, ‘Arima eduki dezake eskolak?’, ‘Biderketa taulak baino haratago…’)

Honekin guztiarekin, ondoriozta dezakegu, helburu didaktikoa duela baina bereziki helduontzat edo irakasleontzat. Hortaz, ez da web-gunerik aproposena umeentzat, ez bada, bere jakin-mina asetzeko.

Esan bezala, gai asko ukitzen dira web-gune honetan. Besteak beste: IKTa, generoa (generoen askatasuna), musika, matematika, motibazioa, inteligentzia emozionala eta abar. Ikusi daitekeenez, oso web-gune zabala eta aberatsa da interesgune anitzak daudelako.

Elementu teknikoak: Elementu teknikoei dagokionez, aipatzekoa da, oso zainduta dagoela. Alegia, linkak oso bizkor kargatzen dute eta argazkiak berehala ikusten dira.


Fidagarritasuna: Ematen du, pil-pilean dagoen web gune bat. Arestian aipatu den moduan, 19 herrialdeetan dago plataforma hau eta ematen du irakasle askok parte hartzen dutela. Gainera, astero elkarrizketa bat egiten da (eta pertsona horren argazkia agertzen da).

Iruzkin kritikoa: Nire ustez, web-gune hau oso erabilgarria da bereziki zure jakin-mina asetzeko. Modu honetan, gauza eta proposamen ezberdinak irakurriz, zure ikuspegia irakasle moduan zabaldu egingo da. Gainera, iritzi ezberdinak irakurriz ere, zure iritzi kritiko propioa sortuko duzu.

Ikaslearen izena eta abizenak: Izaro Maguregi. 31. Taldea GO3

2014/11/28
Klaserik ez



2014/12/04 eta 2014/12/05
Modulu astea


2014/12/11

Gaur, XIXILI proiektuarekin jarraitu dugu. Esate baterako, 5.7 eta 5.8 emangarriak bete ditugu. Bertan, lehen hezkuntzako ikasleei teknologia berriak erabiltzeko jarduerak proposatu behar izan ditugu. Horrela, ikastola bat asmatu egin dugu egoera errealago egiteko. Hau da, Andoaingo Xixili eskola.


2014/12/12

Aipatutako jarduerak osatzeko Blog bat sortu genuen, non ariket ezberdinak pilatzen diren. Beraz, gaur, blog-a betetzeari ekin diogu. Bloga ikusteko klikatu hemen.
Ondoren, proiektuaren aurkezpen interesgarri bat ikusi dugu Naia Martinez-en, Mikene Ferreiro-ren, Maitane Garcia-ren eta Ane Goienetxe-ren eskutik.
Oso aberasgarria izan da beraien proiektua ikustea, horrela, apunteak hartu ditugu gure aurkezpenerako.



2014/12/18

Gaurko klasea aurkezpenen klasea izan da. Hasteko, gure taldeak Modulu lana aurkeztu egin du. Hau da, ondare-kulturalaren inguruan hitz egin dugu (zer den, zertarako, gure ondare kulturala, nola irakatsi lehen hezkuntzako umeei eta azkenik guk sortutako bideo bat erakutsi dugu).

Azkenik, IKT ikasgaiko proiektuen aurkezpenak egin eta ikusi ditugu. 













 
 








No hay comentarios:

Publicar un comentario