Antzerkia
erretorika, mugimendua, musika, soinuak, keinuak eta sormena barne
hartzen dituen artea da. Bertan, bizitzaren ikuspegi ezberdinak landu
daitezke baita historiak kontatu, gatazkak, sentimenduak eta emozioak
landu ere.
Beraz,
aintzakotzat hartu beharko dugu antzerkia elementu boteretsu bat dela
eskolan umeen gorputz adierazpena, sormena, gizarte trebetasunak,
adimen emozionala, hizkuntza, literatura eta poesia lantzeko. Izan
ere, umeek metodologia dibertigarri eta entretenigarri baten bidez
ezaguerak hobeto barneratzen dituzte.
Hori
dela eta, Antzerkiak ikasleei eskaintzen dizkien onurak ugariak dira,
horien artean nabarmendu daitezke:
- Ikaskideen arteko erlazio pertsonalak bultzatzen ditu.
- Adierazpen-era desberdinak, hizkuntza, musika edo gorputzaren mugimendua, garatzea baimentzen ditu. Gainera, irakurtzeko zaletasuna piztu egiten du.
- Jendearen aurrean hitz egiteko beldurrari aurre egiterakoan, Antzerkiak norberaren konfiantza sustatzen du eta, lotsatienei beren beldurrak gainditzen lagunduz, autonomia pertsonal handiagoa ematen die.
- Pertsonaia desberdinen azaletan jartzerakoan, ikasleek besteen egoeretako bizipenak esperimenta dezakete, beraz, Enpatia ere garatzen dute.
Onura
horiek guztiak laburbilduz, umeek Antzerkia eskolan lantzerakoan
lortzen dutena honako hau da:
- Ikasleen Auto-estima eta auto-konfiantza jasotzea.
- Ikasgelan, ikaskideen arteko eta ikasle-irakasle arteko bizikidetasun atsegina sortzea.
- Ikaskideen arteko sozializazio, tolerantzia eta haien arteko lankidetza joera-ohiturak sustatzea.
- Ikasleen egonezin intelektualak ereitea, ikasketan eta ikerkuntzan goza dezaten.
- Familiak bere seme-alaben heziketa-prozesuari buruz sentikor bihurtzea.
Ikasgeletan
Antzerkia ikaskuntzan pedagogikoki finkatzeko teknikak ugariak dira,
horien artean ezagunenak Role Playing-a eta jolas dramatikoak
aurkitzen ditugu. Tresna berriak direla pentsatzeko aukera dago,
baina ez da horrela; XX.
mendeko 70. hamarkadan finkatzen hasiak ziren psikolinguistikaren
arloan. Hortik aurrera, teknika horiek garatu besterik ez dira egin
ikaskuntzan, metodo praktiko-ludiko baliagarriak direla ikusten joan
baita.
No hay comentarios:
Publicar un comentario