Jolas dramatikoa

Dramatizazioan istorio bat kontatu behar da pertsonaia batzuen bidez, eta ezinbestekoak dira hainbat elementu: istorioaren hasiera, korapiloa eta bukaera. Mateosek (2003) dio istorio ezagun batetik abiatuta korapilo ezberdinak proposa daitezkeela, eta bukaera ezberdin bat sortu. Istorioarekin batera, musika ere erabil daiteke gida gisa. Ezinbestekoa da giroa egokia, lasaia eta ona izatea; partaideen artean komunikazioa eta parte-hartzea ere nahitaezkoak dira. Ikasleen ideiak jasotzea eta erabiltzea ere interesgarria litzateke.

Jolas dramatikoan adierazpena eta sormena lantzen dira, dramatizazio-jolasak elkarrekintzazkoak izanda, ikaskuntza soziala eta norberaren portaera lantzen baitira. Dramatizazioa jolasaren pedagogiaren marko zabalenean kokatzen da. Haurren mundutik txundigarriena haien aberastasun adierazkorra da (keinuak, begiradak, jarrerak, tonuak, ahotsak, formak, koloreak, erritmoak, mugimenduak …) eta adierazpen horiekin egiten dituzten jolas sinbolikoak. Berez joera horretaz baliatuz, dramatizazioak adierazpen mota guztiak koordinatzea du helburu: Ahozko adierazpena, gorputz-adierazpena eta adierazpen erritmiko musikala.


Oinarrizko tresna gorputza bera da, bere osotasunean. Horregatik, dramatizazioaren baitan eginbehar bezala ulertzen da gorputza sentsibilizatzeko jarduerak burutzea: entzumen, ikusmen eta pertzepzio ariketak, adibidez. Horrek gorputza prest uzten du lehen ikusten edo sumatzen ez ziren gauzei irekita egoteko. Halaber, modu fisikoan ere jorratzen dira konfiantza bezalako ezaugarri psikologikoak. Erlaxaziozko eta konfiantzazko giro bat ezinbestekoa da jolaserako eta sormenerako.

Jolas-dramatiko adibide gisa Antzerkia dugu: Txanogorritxu

ANTZERKIA: TXANOGORRITXU
ITURRIA
Guk asmatua.



HELBURUAK
Orokorrak:
  • Komunikatzea.
  • Talde barnean kohesioa izatea.
  • Kooperazioan aritzea.
  • Sormen dramatikoa lantzea.
Garapen afektiboa:
  • Dramatizazioaren bitartez, emozioak adieraztea.
  • Onespen sentimendua: jokalari bakoitzak garrantzi handiko rola dauka eta rol guztiak ezinbestekoak dira jolasa egiteko.
Garapen soziala:
  • Ahozko komunikazioa lantzea: entzumen aktiborako eta erabakiak hartzeko ohiturak.
  • Kooperazioan aritzea ipuin bat antzeztean.
  • Talde barneko kohesioa lantzea: taldeko kide izateko sentimenduak.
Adimen garapena:
  • Sormen dramatikoa lantzea: originaltasuna, adierazkortasuna, lotura eta fantasia.
  • Sinbolizazioa.
  • Arreta lantzea.
Garapen psikomotorra:
·  Funtzio psikomotorrak lantzea: koordinazio dinamiko orokorra, gorputz eskema …
HAURREN ADINA
6 urte
PARTAIDE KOPURUA
5 edo 6 pertsona (6 baldin badira bat narratzailea izan daiteke, 5 badira narratzailearena andereñoak edo maisuak egingo du).



MATERIALA
    • Pertsonaia guztien mozorroa.
    • Espazio nahiko handia: amaren, amonaren etxea eta basoa desberdindu daitezen.
    • Akuarelak.
    • Guraizeak.
    • Pegamentua.
    • Pinotxo papera.











DESKRIBAPENA
Antzerkia egiteak egun edo aste batzuen prestaketa darama. Izan ere, antzerkia era honetara planteatuko dugu:
Haurrek beraiek prestatu behar dute eszenatokia, hau da, basoa, ama eta amonaren etxeak. Etxeak egiteko kartoizko kutxa bat erabiliko dugu. Kartoizko kutxa zabaldu eta bertan teilatua eta atea margotu eta leihoak egingo dizkiogu. Leihoetan loreak eta gortinak jarri ditzakegu (andereño edo maisuaren laguntzarekin). Basoa egiteko berriz, paper marroia erabiliko dugu, mendiak eta zuhaitzak egiteko, eta koloretako pinotxo papera hostoak egiteko.
Mozorroak eskolatik hartuko ditugu.
Antzerkia antzezteko, irakaslearen laguntzarekin lehenengo egunetan antzerkia antzezten joango dira eta gutxika-gutxika eta egunak pasa ahala, errepikapena dela eta, gidoia ikasiko dute, azkenean buruz jakin arte.
Egun bakoitzean 5eko edo 6ko talde desberdinak egingo dituzte klaseko edo taldeko haur guztiek antzerkia egin dezaten.
Antzerkia egiten den bakoitzean, pertsonaia guztiak nola egin duten baloratuko dute ikuslegoan dauden haurrek eta nola hobetu dezaketen esango diete.


No hay comentarios:

Publicar un comentario