Aurreko
sarreretan aipatutako Role playing-a eta jolas dramatikoez aparte,
mota hauetako ikaskuntza teknika gehiago badaude. Horien artean
honako hiru nabarmenduko ditugu:
Txinatar-gerizpeak:
Eskuarki, argi bat (fokua) eta izara edo pantaila bat izaten dira;
aktorea izararen eta argiaren artean kokatzen da, itzalarekin
jolasteko. Magiaren, ametsen eta heriotzaren munduetara
“bidaiatzearen”
pareko dira, eta jolas sortzaile eta irudimenezko batera gonbidatzen
gaitu, etengabeko fantasiazko estimulua duelarik. Horregatik, itzalek
karga handiko fantasiazko istorioak dakartzate, ikusi gabe
iradokitzeko aukera eskaintzen dute, eta baita errealitatea
itxuragabetzeko eta beste nonbait lortu ezin diren ezaugarriak
lortzeko ere.
Gelaren
barruan egiteko itzalezko saioak prestatzeko, beharrezko materiala,
gelan bertan dauden altzarien egokitzapena, eta dauden arriskuak
(kristalezko altzariak, zutabeak, berogailuak) saihesteko erak
erreparatu behar dira. Beti ere, onuragarria da progresio bat
eramatea, hau da, leku zabaletatik leku itxietara, imitaziotik
desinhibiziora, desinhibiziotik sorkuntza edo eraketara, banakako
lanetatik taldeko lanetara, eta abar. Eta ez da beharrezkoa saio oso
bat beti itzalen inguruan egitea, baizik eta momentu batean sor
daitezkeen ekintzak izan daitezke, hezkuntzako edozer irakasteko
edota aktibitate edo jolas konkretu bat egiteko.
Hona hemen historiaren
garapena txinatar-gerizpeen bidez adierazita:
Gatazkak
konpondu: Antzezpenak
egiterakoan taldea oso garrantzitsua da, eta gelako dinamikan
ezinbestekoa izango da. Hainbat motatako Antzezpenak egin daitezke
gela batean, horietako bat ikasleek Gatazkei aurre egiteko
dramatizazioa da. Gatazkak konpontzeko antzezpenak eztabaida baten
inguruko dramatizazio bat egiteko, lehenik eta behin gatazkaren
ezaugarriak kognitiboki ulertu behar dira (nor den erasotzailea,
biktima, ze eraso mota egin den...). Horretaz gain, eztabaida batean
egiten diren ekintzen inpaktu emozionala ezagutu behar da eta
horrekin enpatizatzeko gaitasuna izan behar da hauek irudikatu ahal
izateko. Beraz, mota horietako dramatizazioak oso baliagarriak dira
ikasleen arteko harremana indartzeko eta haien arteko enpatizazioa
barneratzeko, honekin batera eztabaida kasu erreal baten aurrean
jokabide eta konponbide egokia aukeratzeko gai izango dira.
Mimoa:
Antzinatik, arte
dramatikorekin lotuta egon den antzezpena izan da; mimika bidez
antzezten duena, berriz, mimoa da. Grezia eta Erromako atari
zabaleko antzokietan, mimoa elementu oso garrantzitsua izan zen
interpretazioan. Hala ere, Asian garatu zen arte hori Europan baino
lehenago; ondorioz, Ekialdeko kulturetan garrantzi handiagoa izango
du keinuak. Askorentzat (Mateos, 2003), gorputz-adierazpenaren bidez
mezuak bidaltzeko modurik konplexuena da mimoa. Mimoaren bitartez,
sentimenduak komunikatu eta, bereziki, aurpegiaren adierazpena
lantzen da. Guztiz mutu edo hitzekin eta musikarekin lagunduta ager
daiteke; antzezle bakarra izango da mimoa (askotan, mimoak berak
idazten ditu bere obrak). Gaur egun, mimoaren munduan ezaugarri
garrantzitsua da keinuen aniztasuna eta, beraz, osagarri gisa
erabiliko dituzte makillajea, apaingarriak, objektuak, antzezpena
(janzkera tipikoa), eta abar. Aipatutako konplexutasuna gainditzeko,
gorputza kontrolatu eta teknikak ezagutu beharko dira.