SINTESIA
1-
MUNDU ALDAKORRA ETA FORMAKUNTZARAKO ESZENATOKI BERRIAK
Dakigunez,
teknologia berriak iraultza bat sortu dute gaur egungo hezkuntzan.
Bereziki irakaslearen eta ikaslearen arteko harremanari erreferentzia
egiten badiogu. Izan ere, teknologiari esker, metodologiak,
irakasle-ikasleen rolak eta abar aldatu egin dira.
Modu
honetan, aldaketa hauek guztiak direla eta, hezkuntza ez formala
indar handiagoa hartzen ari da.
2.
KOMUNITATE BIRTUALAK ETA IKASKETARAKO INGURUGIRO PERTSONALAK:
EZAGUTZAREN GIZARTEKO FORMAKUNTZARAKO ESZENATOKI BERRIAK
Komunitate
Birtualak balore eta interes komun batzuk dituzten
pertsona-komunitateak dira, haien artean komunikazio modu desberdinen
bidez komunikatzen direnak. Komunitate Birtual horiek, ezagutzak
hartzea helburu dutenean, Ikaskuntzarako Komunitate Birtualak
bilakatzen dira.
IKBk
honako ezaugarri hauek ditu, besteak beste:
- Pertsonek dispositibo ezberdinetatik interakzionatu dezakete.
- Denborarekiko malgutasuna komunikatzerako orduan.
- Ez dute kokaleku zehatz bat izan behar, hau da, edonon gerta daiteke.
- Informazioaren partekatze hori testuaren, bideoaren edota audioaren bidez izan daiteke.
- Komunikazio multidirekzionala sustatzen du.
- Ikasketa minimo bat bermatzen du.
Ez
dugu ahaztu behar, komunitate hauek, itxiak/libreak edo
gidatuak/gidatu gabeak izan daitezkeela. Horrela, ikasleek
parte-hartze maila ezberdinak izango dituzte.
2.2
Ikasketarako ingurugiro pertsonalak (EPA/PLE)
Eremu
honetan, ikasleek eta irakasleek haien kudeaketaren eta ikaskuntza
prozesuaren gainean kontrola hartzen dute. PLEek ez dute kontuan
hartzen irakasleek nola irakasten duten, ikasleek edo pertsonek nola
ikasten duten baino.
3.
IKASKUNTZA AUTORREGULATUA
Ikasleak
bere metodo propioak aplikatzen ditu, autoebaluatu egiten da eta,
beharrezkoa izanez gero, errakuntzak zuzentzen ditu. Hortaz, ikaslea
bere ikaskuntza eta formakuntza prozesuko pieza klabea da.
Horretarako, pausu batzuk jarraitzen ditu:
- Helburuak finkatu
- Planifikatu
- Automotibatu
- Arreta kontrolatu
- Ikaskuntzarako estrategiak aplikatu
- Autokontrolatu
- Autoebaluatu
- Autoerreflexionatu
4.
ONDORIOAK
Aipatutako
guztia martxan jartzeko, ikasleak zein irakasleak konpetentzia
teknologikoak izan behar dituzte. Horrela, Interneten nabigatu
beharrean, surfeatu egingo dute. Hau da, Interneta modu zabal eta
sakon batean erabiliko dute ahalik eta etekin handiena ateratzeko.
HITZ
GAKOAK
- Komunitate
- Birtuala
- Autorregulazioa
- Interakzioa
No hay comentarios:
Publicar un comentario