Beste tresna batzuk

Aurreko sarreretan aipatutako Role playing-a eta jolas dramatikoez aparte, mota hauetako ikaskuntza teknika gehiago badaude. Horien artean honako hiru nabarmenduko ditugu:

Txinatar-gerizpeak: Eskuarki, argi bat (fokua) eta izara edo pantaila bat izaten dira; aktorea izararen eta argiaren artean kokatzen da, itzalarekin jolasteko. Magiaren, ametsen eta heriotzaren munduetara bidaiatzearen” pareko dira, eta jolas sortzaile eta irudimenezko batera gonbidatzen gaitu, etengabeko fantasiazko estimulua duelarik. Horregatik, itzalek karga handiko fantasiazko istorioak dakartzate, ikusi gabe iradokitzeko aukera eskaintzen dute, eta baita errealitatea itxuragabetzeko eta beste nonbait lortu ezin diren ezaugarriak lortzeko ere.


Gelaren barruan egiteko itzalezko saioak prestatzeko, beharrezko materiala, gelan bertan dauden altzarien egokitzapena, eta dauden arriskuak (kristalezko altzariak, zutabeak, berogailuak) saihesteko erak erreparatu behar dira. Beti ere, onuragarria da progresio bat eramatea, hau da, leku zabaletatik leku itxietara, imitaziotik desinhibiziora, desinhibiziotik sorkuntza edo eraketara, banakako lanetatik taldeko lanetara, eta abar. Eta ez da beharrezkoa saio oso bat beti itzalen inguruan egitea, baizik eta momentu batean sor daitezkeen ekintzak izan daitezke, hezkuntzako edozer irakasteko edota aktibitate edo jolas konkretu bat egiteko.

Hona hemen historiaren garapena txinatar-gerizpeen bidez adierazita:



Gatazkak konpondu: Antzezpenak egiterakoan taldea oso garrantzitsua da, eta gelako dinamikan ezinbestekoa izango da. Hainbat motatako Antzezpenak egin daitezke gela batean, horietako bat ikasleek Gatazkei aurre egiteko dramatizazioa da. Gatazkak konpontzeko antzezpenak eztabaida baten inguruko dramatizazio bat egiteko, lehenik eta behin gatazkaren ezaugarriak kognitiboki ulertu behar dira (nor den erasotzailea, biktima, ze eraso mota egin den...). Horretaz gain, eztabaida batean egiten diren ekintzen inpaktu emozionala ezagutu behar da eta horrekin enpatizatzeko gaitasuna izan behar da hauek irudikatu ahal izateko. Beraz, mota horietako dramatizazioak oso baliagarriak dira ikasleen arteko harremana indartzeko eta haien arteko enpatizazioa barneratzeko, honekin batera eztabaida kasu erreal baten aurrean jokabide eta konponbide egokia aukeratzeko gai izango dira.


Mimoa: Antzinatik, arte dramatikorekin lotuta egon den antzezpena izan da; mimika bidez antzezten duena, berriz, mimoa da. Grezia eta Erromako atari zabaleko antzokietan, mimoa elementu oso garrantzitsua izan zen interpretazioan. Hala ere, Asian garatu zen arte hori Europan baino lehenago; ondorioz, Ekialdeko kulturetan garrantzi handiagoa izango du keinuak. Askorentzat (Mateos, 2003), gorputz-adierazpenaren bidez mezuak bidaltzeko modurik konplexuena da mimoa. Mimoaren bitartez, sentimenduak komunikatu eta, bereziki, aurpegiaren adierazpena lantzen da. Guztiz mutu edo hitzekin eta musikarekin lagunduta ager daiteke; antzezle bakarra izango da mimoa (askotan, mimoak berak idazten ditu bere obrak). Gaur egun, mimoaren munduan ezaugarri garrantzitsua da keinuen aniztasuna eta, beraz, osagarri gisa erabiliko dituzte makillajea, apaingarriak, objektuak, antzezpena (janzkera tipikoa), eta abar. Aipatutako konplexutasuna gainditzeko, gorputza kontrolatu eta teknikak ezagutu beharko dira.



No hay comentarios:

Publicar un comentario